DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
16-07-2005
Bizkaia Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
El silencio de la crisis humanitaria en Colombia
Gure Iritzia
Guerra y los nervios
Revista de prensa
Responsables ‘difusos’ de una muerte
PEDAGOGIA
Dicen...
Zirrikituetatik begira
PEDAGOGIA
Pili Kaltzada
Txikitatik erakutsi digute adibidea ematea dela ikasarazteko modurik eraginkorrena. Ikusiaren ikusiaz, ikasi egiten omen da, eta behin birritan ikusitakoa baino askoz sakonago sartzen omen dira ohiko bihurtzen diren azturak. Etxeko liburuak apalategien apaingarri hutsa baino zerbait direla ikustea omen da irakur zaletasuna pizteko modurik azkarrena, antza. Biraorik gabeko hizketaldiak entzutea hiztegi txukuna eskuratzeko bide bizkorra, eta gauero hortzak garbitzea ohitura osasungarri hori barneratzeko lasterbidea.

Txikitatik ikasi dudanari orain, etxeko txikiak hazten ari diren honetan, nork bere esperientziatik ikasitakoa aplikatzen hasi naiz. Adibidez, arauak arau direla eta salbuespenak ulertzea hagitz zaila dela ikasi dut. Gauero ordu jakin batean oheratu beharra dagoela esan eta gero, gau zehatz batean zergatik berandutu gaitezkeen azaltzea ez baita batere samurra.

Bitxia da, gero. Etxean ia ohartu gabe horren ongi azaltzen diguten bizi- lege hori, ez da iritsi herri honetako agintariengana, itxura guztien arabera.

Bilbotik ihes egin dugu egun hauetan. Edo Bilbok berak bota egin gaituela esate zehatzagoa litzateke. Hirian barna astiro ibiltzea gomendatzen zaigu urtean zehar, baina asteburu honetan ziztu bizian ibiltzeko baimena eman du udaletxeak. Ikuskizun itzela antolatu dute, munduak ikusgarri egingo gaituen auto-lasterketa entzutetsu eta zurrunbilo-tsua. Hiria hankaz gora jarri behar izan dute: biribilguneak zuzendu dituzte, eta bide zuzenak bihurritu. Oinezkoen pasabideak itxi, eta autoetarako bideak zabaldu. Eta autoa maite ez dugunok ere, Alonso bihurtu nahi gaitu.

Lantzean behin, etxean jasotzen ditugu hirian gizatasunez bizi ahal izateko erakundeek ematen dizkiguten aholkuak. Ingurumena zelan zaindu eta iraunarazi, adibidez; garraio jasangarria erabiltzearen abantailak, kutsadura akustikorik sortu gabeko bizikidetzaren abantailak, eta abar luzea. Nork bere ahalen baitan egiten du saiakera, etxean eta etxe-jiran, ohitura horiek barneratzen eta guztiontzat eramangarriak diren bizi-azturak sustatzen. Irailaren 22an autorik gabeko eguna antolatzen duen hiriak berak etxe atariraino ekarri dizkigu autoen orroak.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |